XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) tontoagoa da!

Uste du inork ez diola kopiatzen bere azterketetan eta hor ibiltzen da atzera eta aurrera zortzi begi balitu bezala, baina nola alfer bat den, gela batean jartzen duen azterketa batzuetan beste gelan ere jartzen du, eta jakina, ba guk, E gelakoek pasatzen digutenean, badakigu zer galdetuko duen eta nire taldekoek beti Bikain eta Oso ongi eta horrela ateratzen dugu.

Baina azkenaldian uste dut moskeatuta dabilela eta sistema aldatzekotan dela.

Egin behar zaiola idazlan luze bat eta gero azterketa ere bai, baina idazlanak 6/10 eta azterketak 4/10 bakarrik balio duela.

Niri ez zait asko axola, baina klasean badira hori egiterik ez daukala esaten dutenak eta kexatzera doazenak.

Niri orri asko bete beharrak ez dit batere beldurrik ematen, jartzen naiz eta segituan etortzen zait burura kontatzeko gauza pila bat, eta papera berehala betetzen dut.

Ez beste batzuk bezala, Edorta, Mikel Kuatro, Edurne Markexanekua, Patxi Konddia eta horiek.

Irakasleak gelan hauen idazlanak irakurtzen dituenean beti berdin, orri erdi bat zer esan ez dakitela eta gaia zaila dela eta egun horretan ez daudela inspiratuak eta horrelako txorakeriak esateko eta papera betetzeko izaten da.